Zazkel: zaharrak berri, eta bazen garaia

Talde berriei buruz idaztea izugarri atsegin dut, eta talde hauek ezberdinak badira, are gogo gehiagorekin egiten dut. Baldintza biak betetzen ditu Zazkel taldeak, beraz atsegin handiz idatzitako posta duzu hau (batzuk horren berria ez dela esango dute… baina gutariko gehienontzat badela onartu behar).

Eta hala ere, ez naiz asko luzatuko: halakoetan, hobe da musikak hitz egin dezala. Baina kontu pare bat aipatuko ditut talde honen musikaren inguruan. Nondik hasi? Oinarrietatik. Eta oinarria estiloan dago.zazkel

Estiloa: zein da Zazkel taldearen musika? Itoitz eta Skalariak taldeen artean kokatzen da Bilboko seikotea… baina oso bestelako doinuak ere antzematen dira diskoan. Nik Madness usaindu dut hor nonbaiten, eta irletako beste zenbait erreferentzia, baina ziur naiz bakoitzak beste aunitz aurki ditzakeela: taldekideek, esaterako, pop erradikala jorratzen dutela diote. Ukitu argia uzten du, hori bai, Kaki Arkarazoren produkzioak!

Itoitz aipatzen dut darabilten instrumentuengatik, beste hamarkada bateko soinuak baitakirzkidate burura. Teklatuen presentzia nabarmena da taldean batez ere, eta agian horrek bultzatu nau konparaketa hori egitera.

Baina Skalariak aipatu dut, Itoitzengandik urrun dagoen erreferentzia. Kontua da talde honek doinu alaiak, itsaskorrak aurkezten dizkigula, eibartarrek ez bezala. Dantzagarriak baita, baina kontuz: dantzagarriak EZ  du esan nahi musika elektronikoa, edota patxangak, ez edo berbenak!!

Alaia da musika, eta erritmoa du, eta kutsakorrak dira melodiak bai, baina mezu bat ere gordetzen dute: esateko asko ezkutatzen dituzte beraien gogoek. Gezurrik ez dizuet esango: azken aspaldi luze batean entzun dudan musika alairik gustukoena dut hau. Bada zerbait. Izatez, asko da, azkenaldian oso bestelako musika heltzen baizagu leku guztietatik, doinu ilunagoak, indie behartuak, edota zalegoen gustuetatik nahita ihes egiten dutenen soinuak baino ez. Ez da Zazkelen kasua.

Emaiozue aukera bat. Nik, bitartean, zuzenekoren batean emango diot, eta hemendik kontatuko!

Advertisements

Posted on 2016/12/13, in Diskoak and tagged . Bookmark the permalink. 4 iruzkin.

  1. Aitor Beobide

    Skalariak???? Mesedez! Errespetu bat. Entzun Zazkel Tribu Dantzaren letra.

    • Kar kar! Ez hartu horren serioski!
      Taldea sekula entzun ez duen norbaiti erritmoa agertzeko erabilitako konparaketa baino ez da, hots, “play” sakatu ez duen norbaiti zuzendutako konparaketa.
      Noski letrak ezberdinak direla (hasteko, hizkuntza ere ez dator bat!), baina aipuen artean Itoitz edota Madness ere agertzen dira. Bakoitzak aukeratu beharko ditu antzekotasunak… horren beharrik badu behintzat. Behin play sakatutakoan, akabo halakoak.
      Barkatu inor irainduta sentitu baldin bada; soilik aipatu nik Skalariei errespetu askotxo diedala! 🙂

  2. Kepa Lurdasoi

    Skalariak? Etsaiak esango nuke nik, suta agian… Aitor, skalariak ez da plastikozko ska

    • agian bai, baina onartuko duzu orokorrean “Zazkel Etsaiakengandik hurbil dago” adieraziz gero, jende askok ez lukela konparaketa ulertuko, Beroa eta Gau Iluna kanten artean antzekotasunak aurkitzea eskatuko bagenu bezala. Hori bigarren urrats bat da, letrek beti behar izaten dute denbora gehiago.

Utzi zure erantzuna!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: