Istorioak, iritziak eta tankerakoak

Iritziak dira sarri musikaren motorra. Ez da iritzi onik ez txarrik, ezberdinak baino ez, beraz barkamena aurretik joan dadila hemen kontatutakoekin ados ez bazaude!

Zenbait istorio eta bestelakoak ere agertuko dira baina, neurri handi batean, ez al dira istorioak gertakizunen iritziak? Hortaz, aurreko parrafoan esandakoa gehitu hemen berriz. Ea gustuko dituzuen.

Musikalki, zer espero dezakegu 2017an?

2017a hemen dugu, eta honek ekarriko duen musikaren zain gaude. Zer da gogo biziz espero duguna?

Norbanako bakoitzak bere zaletasunak izango ditu, beraz agian “zure” taldeak ez dira hemen agertuko. Hala ere, 2017rako espero ditzakegun zenbaiten zerrenda dakarkigu hemen. Zuk bestelakoak espero badituzu, egin zurea… eta jakinarazi iezaguzu! 😉

Durangoko Azoka DA! 51: stand propioen urtea

Hau ez da kontu berria, duela urte nahikotxo hasi zen. Su ta Gar, Zea Mays, Gatibu edo Berri Txarrak modukoei aurten talde gehiago batu zaizkie, Willis Drummond kasu. Durangoko Azoka heldu eta, disketxe baten babesean aurkeztu beharrean, stand propioa antolatzen dute taldeek. Zergatik?

Durangoko Azokak izena aldatu du

Konturatu gabe egin du, baina behinola Durangoko Liburu eta Disko Azoka izandakoak izena aldatu du. Eta aldaketa ona da. Edo onera egitekoa, behintzat.

Bateriak, hegazkinak, tatuajeak: Travis Barker
Tipo xelebrea da Travis Barker (edo hori dirudi bederen). Munduko bateria-jolerik onenen artean aspaldidanik, hemen bere istorio xelebrearen zenbait pasadizo eta bideo agertzen ditugu. Musika atsegin baduzu, tipo honen lana preziatuko duzu, zinez.

Musika eta dirua: Taylor Swift

Mundu mailan sekulako arrakasta lortu omen du neska honek. Baina azkenaldian beste zenbait kontuengandik omen datorkio ospea: dirua lortzeko, edota diru gehiago lortzeko, bere kantetako esaldiak erregistratu ditu. Gehiago irakurri

  1. Kaixo!
    Maite Larburu naiz, neighbor.
    Gure diska urteko onena iruditu zaizuela eta, eskerrik asko!
    Bideokliparen linka bidali nahi dizuet… jarri duzuen bideoa lehendabiziko diskarena da eta… hartara, biak edukiko dituzue.
    Honats:

    Zuzendaria Asier Altuna da.

    Eta beste txorakeria bat… 3 diska ditugula aipatu duzue… baina… 2 ditugu, HAU bigarrena da.

    Mila, mila esker eta muxu!
    m

    • Kaixo Maite/Neighbor!
      Milesker zuri halako musika egitearren! Disko kopuruaren akatsa, zuzenduta: uste dut 2. geratu den taldearen kontua nuela buruan idaztean🙂 Eta egia, Garoako Paperezko Kontzertua lehen diskoarekin batera egin zenuten, baina gaur egun Hau aurkitzea/entzutea errazagoa denez, hartara hura sartu izana. Dena den, hemen geratzen da zuen bideoa: milesker!
      Badakit lista honetan lehena egoteak ez dakarrela aparteko saririk, baina tira, hemendik zorionak eta 2017 urtea are hobea izan dadila zuretzat (musikalki besterik ez bada behintzat!)

  2. Mila esker guztiagatik berriro ere, lagun!
    Zuek ezagutzea eta gure lana gogoko izan duzuela jakitea… saria da; dudik ez!
    Segi fiñ eta hurrengorarte!
    maite

Utzi zure erantzuna!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: