Blogaren artxiboa

Lor: Rock terapia

Lor taldearen etorkizunarekin zer gertatzen den argitzen den bitartean, beraien azken diskoa dakarkigu guk oraingoan. Hirukote moduan atera zuten lehena izan zen; talde guztiei gogorra egiten zaie kide bat galtzea, eta Lor-ek ez zuen kide hura ordezkatze erabaki. Apostu harriskutsua.

Erraza izan daiteke Elorriotar hauen azken diskoa deskribatzea. Tituluak dena esaten du. Rock-a da nagusi hemen. Rock zuzena, erraza, produkzio eta bestelako trikimailu arrarorik gabekoa. Ona, azken finean.

Laukote izatetik hirukote izatera pasatzerakoan, gauza lojikoa egitea erabaki zuen taldeak (kanta batean Kauta taldearen laguntza duten arren). Soinua sinplifikatu du, oso oinarrizkoa da, ez du zertan instrumentu guztiek doinu ona izan dezaten ardura hartu behar oso gutxi baitira. Soinua berria da, ez du aurreko diskekiko jarraipen gehiegirik (nahiz eta horren ezberdina ere ez den); jadanik ez dute Sutagar edo Berri Txarrak-en antzerako soinua dutela entzungo. Horrek ondorio zuzen oso on bat dakar: kantetan erreparatuko du entzuleak batez ere, ez inolako efektotan. Letretan eta erritmotan.

Eta hori ona da. Kantak oso onak baitira.

Egia da kanta denek ez dutela maila bertsua mantentzen. Egia da baita 3 edo 4 entzunaldi behar dituzula haiek zugana hel daitezen, edota jarraian 20 aldiz entzunez gero apur bat nekatu dezaketela; baina zer diskari ez zaio halakorik gertatzen ba???

Autoan entzuteko moduko diska da hau, egun alai batean, larunbat arratsalde batean. Ez da kantek ezkutatu dezaketena aurkitzeko diska bat, ozen entzutekoa soinu berriak aurkitzekoa. Sinplea da, baina oso ona da.

Eman iezaiozue aukera bat. Ez zarete damutuko.

NOTA: 7.5

Onena: hirukote moduan taldeak funtzionatzea, eta EHan rock ona egiten duen talde bat izatea
Txarrena: kanta apurren bat ez dago maila berdinera. Eta ASKO kostako zaizue dendaren baten aurkitzea diska hau…

Kauta: Isladak

Beraien etorkizunarekin zer gertatzen den ezagutzen dugun bitartean, Kauta taldearen azken diska izandakoari begiratuko diogu gaurkoan.

Beraien lehen laneko emaitza onak eta gero, bigarrengoak hura hobetzea eta borobiltzea espero zen. Eta une askotan lortu egiten du diska honek bere helburu hori: sekulako soinua lortzen du hirukoteak diska honetan!

Berritasun nagusia agian zera da: beraien soinu karakteristikoa mantentzen duten neurri berean, pausu bat aurrera ematen dute, batez ere bateriak hartzen duen garrantzia medio. Soinu progresibo bat lortzen dute, oso erakargarria, komertzial kutsurik ez duena, beste taldeengandik ezberdintzen duena. Beraien gustuko duren beste taldeekiko paralelotasuna mantentzen dute (argia da Jimmy Eat World-ekiko atsekimendua, guk izugarri gustuko dugun beste talde bat), baina pertsonalitatea galdu gabe. Talde gutxik esan dezakete hori.

Helmugak irratitsuaz gain, kanta onez betea dago diska. Gogorragoak (Ez gara! Izugarria da) edo melodikoagoak (Nostalgia-k izenlagun berdina merezi du), baina kanta on pila. Egia da baita denek ez dutela maila bera mantentzen, baina hori, noski, ezinezkoa da. Azken aldera kanta asko oso beretsuak direla dirudi, egia da, baina hala ere diskak duen soinua mantentzearren bakarrik bada ere merezi du amaiera arte entzutea.

Agian hau izango da Kautaren azken diska. Guk, benetan, hala ez izatea espero dugu!

NOTA: 7.5

Onena: soinua orokorrean (ahotsa eta bateriak bereziki)
Txarrena: abesti batzuek maila baxuagoa dute besteekin alderatuta