Blogaren artxiboa

Muse: konparaketak

Konparaketak ez dira onak baina, zenbaitetan, bai dira beharrezkoak

Aurtengo BBKlive jaialdiko talde nagusia zen Muse. Ingalaterrakoek, gutxika baina lan etengabean, “ohore” hori eta gehiago irabazi dute. Soinu bakana lortu dute, eta ondo merezitako ospea baita. Soilik euren musikarengatik mundu mailan ezagunak izatea ere lortu dute, eta hori gaur egun asko esatea da. Are gehiago rock-a jotzen baldin baduzu.
soloKontzertuan ahotsa galdu nuen, gorputza minduta eta nekatuta utzi nuen, eta orokorrean oso ondo pasatu nuen. Musikalki soinua sekulakoa izan zen, eta hirukotearen (tira, laukote, betiko laguntzaile extra hori han egon baitzen) presentziak ez zuen akatsik aurkeztu. Baina… Bai, zenbait baina agertu ziren. Gehiegi, nire gusturako. 1. Kontzertua hotza izan zen. Jendea bero zen bai, baina kasik ez zen agertu zalegoei zuzendutako hitzik, ez gerturatzerik, ez ezer. Euskarazko hitzik ere ez zen egon. Ezta banderarik (ohikoa duten moduan), agian Bartzelonako esperientziarengandik ikasitako zerbait (Espainiar bandera bat jarri zuen Matt-ek han eta… Tira, pentsa. Txistuak egon ziren bai). Agian ez dute behar. Batzuk esango dute Muse halakoak direla: ez, Matt-ek korrika igaro ohi zituen eszenatokiak, eta lurrean amaitu kanta asko, eta eszenatokitik jeitsi. 2. Show-ak behera egin du. Zalegoarekin hartuemanik ez baduzu, show on bat eskaini behar. Eta aurreko birakoa ikusi eta gero, Bilbon eskainitakoa txikia izan zen, OSO txikia. Irudi asko bai, eta konfeti apur bat, baina akabo. Eta bideoak ere, askoz arruntagoak. Adibide bat: aurreko biran single baten bideoa aurkeztua zuten. Bideo horretan istorio bat aurkezten zuten, amaierarik gabeko istorioa. Eta kontzertuan ordea haren amaiera aurkezten zuen bideoa zekarten. Detaileak. 8 metrotako robotak, globo aerostatikoak, antzerki pare bat (kantuekin erlazionatuak, noski), sua edonon, eszenatokia jendartean… Hura zen show ederra bai! Hark argi zioen: “Muse gara, ostia!” Oraingoak ordea bestelako zerbait dio: “onak gara, bai, eta punto”.Grafiti or confeti
3. Dronak, non daude? Zure show horretan dronek berebiziko garrantzia badute… ekar itzazu! Bira duela hilabete hasi zuten eta oraindik ez zaizkie heldu… agian gutxiago kobratuko dute? 🙂
4. Dena dago milimetratuta. Agian horrela izan behar du, bideoak eta argiak eta bestelakoak dagokien unean sar daitezen. Baina perfekzio horrek kontzertuari naturaltasun puntu bat kentzen dio. Kantaren bat luzatzea, azalpenen bat… Kontzertu eta leku hau ezberdina bilakatzen duen zerbait agertu.
5. Disko berriaren gaia nolabait galdu egiten zen. Musikal bat egin nahian dabiltza, antza; egia esan, horren disko “tematikoa” izanik, agian hobeto preziatzeko moduko zerbait izan daiteke. Hemen kanta puska bat baino ez zen izan.band

Haien alde esan behar kanta berriak ASKOZ hobeak diruditela zuzenekoan (Reapers eta Mercy bate ere), eta greatest hits eta berrien arteko oreka ona bilatu zutela.Kontra, New Born, Death Star edota Take a Bow ez zutela jo! Oraingoan ere ez! (bai, hau kexa pertsonala da!!) Muse ikusten duzun lehen aldia baldin bada, ziurrenik sekulakoa iruditu zitzaizun Bilbokoa. Hala ez bada ordea, agian beste zerbait espero zenuen. Edo zerbait gehiago. PD gomendioa: ikusi Romako kontzertua!matt