Blogaren artxiboa

The Strokes: Is this it?

2000. urtea zen. New York hirian musika mugimendua berrabiarazten ari zen, urte luzez AEBetako Mendebaldea jaun eta jabe izan eta gero. Gazte batzuek, ez oso ezagunak eszena mailan baina ondo kokatutako gurasoak zituztenak, disko hau atera zuten merkatura. Urte askotan entzun zen diskorik onenetarikoa. Zinez.

Horren ona, ezen hemen berreskuratu nahi izan dugun.

Pop rock arrunta du disko honek. Retro ukitu bat du, eta askok punk ukituak dituela ere esango dute, edo post-punk bezala kalifikatuko dute beste zenbaitek. Agian bai, agian ez.

Diska honek duena abesti oso onak dira. Hasieratik bukaera arte, zaila da esatea zein den kanturik eskasena. Edo gutxien gustatzen zaizuna.

Hasieran oso antzerakoak dirudite kanta askok; laster konturatuko zara esaldi horren akatsaz. Zenbait abestiren tristurak beste askoren energiarekin tupust egiten du, sekulako nahasketa sortuz.

Zer esanik ez kontzertuei buruz. Egia da urteak pasa direla eta halako diskorik ez duela berriz taldeak argitaratu, baina kantu hauek abesten dituzten bakoitzean jendea zoratzen da oraindik (berez, ez dute talde punk baten kontzertuen alboan jeloskor egoteko arrazoirik).

Diskoa, gainera, laburra da. 30 minutu pasatxo doi-doi. Hobe horrela. Gehiagoren zain uzten zaitu. 12 urte eta gero behintzat, gu oraindik halako gehiagoren zain jarraitzen dugu.