Zuzenekoak

Musikari dagokionean, zuzenean bizi direnek ez dute zerikusi askorik izaten diskoekin. Guk bizitako zenbait kontatuko ditugu hemen, gure ikuspuntutik, musikak ez baitu ikuspuntu bakarra.

2017: lehen herenaren kontzerturik onenak

Zertarako itxaron urte amaiera arte onenen zerrendak osatzeko? Hemen duzue, hilabeteka, 2017ak utzi dizkigun zuzenekorik onenak. Agian ez zarete ados egongo, noski, horretarako daude iritziak-eta!EHmusika 2017

2016ko kontzerturik onenak

Aukeraketa zaila zen hau… baina zerrenda osatzera ausartu gara. Iritziak baino ez, noski… Ea ados zaudeten!

imagen111

Berri Txarrak-ek arazo pila ditu: Plateruena, 2016

btxOnartu dezagun: Berri Txarrak taldeak arazoak baino ez ditu azkenaldian. Eta ez dute konponbide errazik gainera. Tamalez, Durangoko Plateruenean eskaini zuten lehen saioan agerian geratu ziren arazo hauek guztiak.

Arazo hauek, noski, musika talde orok berarentzat nahiko lituzkeenak dira!

*

Ekiza: Paperezkoak I+II

imagen1Garoa liburudendak eskaintzen dituen kontzertuen barnean Jurgi Ekizari iritsi zitzaion txanda aurrekoan. Eta ez edonola gainera: saio bikoitza, Donostia eta Zarautzen. Denboraldi baterako (betirako?) bere azken kontzertuak izatekoak ziren hauek, nahiz eta musikari ipurterre honekin ezin inoiz jakin.

*

Bullitt, YBM eta Morgan Durangon: hotzaren gainetik.p1110263-3

Durangoko txosnetako arduradunek beti dakarkigute goranzko bidean den talde baten kontzertua herriko jaietan. Aurten ere hala izan da… nahiz eta, aurtengokoan, ezin dut erabaki zein izan den gorantza doan talde hori!

*

Damien Jurado Donostian, urrunetik etorri zen abeslari serioa

Intxaurrondora gerturatu zen Seattle-ko abeslaria duela gutxi eta kontzertu bitxi bat eskaini zigun. Nolakoa izan zen kontatzeaz gain, iritzia ere emango dugu hemen. Tira, ta kantaren bat edo beste entzuteko aukera ere dago hemen…

*

Ekiza zuzenean: Doka eta Plateruena.

Bakarlariak benetan bakarti agertu zuen bere diskoa taula gainean. Bi plaza oso ezberdineta ikusteko aukera izan eta han ikusitakoak kontatuko hemen. Bide batez, kontzertu osoa ikusteko aukera ere duzue hemen barruan!!

*

Belakoren bidean

Belako bizkaitarren kontzertu baten kronika idazteak ez du apartekorik gaur egun: zalegoak gora egin duen neurri berdinean egin dute gora kronikek. Hortaz aurrekoan Azpeitian emandako saioari buruzkoak idatzi beharrean, oso bestelako istorio bat idaztea erabaki dut.

*

Aspaldikoak: Audience, The Uski’s… eta Kiko Veneno

Aspaldi entzun eta ikusi gabeko 3 talde batu ziren Sopela Kosta Fest delakoan. Soinun zeharo ezberdinak, mundu ezberdinak taula gainean. Emaitza? Ba oso anitza baita, espero bezala.

*

The Tin Tings: lapurrak

Noizean behin honelako taldeak agertzen dira. Irratian entzuten dituzu eta, tira, “erritmoa dutela” diozu. Norbaitek behinola zuzeneko batean ikusi omen zituen eta “oso ondo pasa zuen”. Baina errealitatea zera da: honek zerikusi gutxi du musikarekin.

*

Muse: konparaketak

Muse izan da aurtengo BBKlive-eko talderik “handiena”. Nork esango zuen halakorik duela urte apur batzuk… Jende asko pozik geratu zen han ikusitakoarekin; ba ni ez. Izan ere horrelako “ohorea” irabazi baldin badute, zerrenda-buru izateko eskubide hori irabazi badute, askoz gehiago ere eskatu ahal zaie.

*

EH Zuzenean 2015: 20 urte eta gero… EHko festibalik onena?

2o urte betetzen dituen honetan, lehen aldiz bertara gerturatu eta han aurkitutakoak kontatzen dira hemen. Galdera bakarra: zergatik itxaron dut orain arte?!?!? Benetan polita Lekorneko ospakizuna!

***

Berri Txarrak I, II, III eta IV: Intxaurrondo, Donostia, 2014-01

Zaila da Berri Txarraken kontzertu batera joatea eta zer espero dezakezun jakitea. Are gutxiago lau egun errenkadan joanez gero. Baina hori egin genuen guk (lau kontzertutara joan, ez espero genuena jakitearena). Bira berriko lehen hitzorduak Donostian ziren eta Intxaurrondora gerturatu ginen lau egunez. Inguruko tabernetakoak pozik izango dira gurekin. Irakurri.

***

Autoekoizten: Durangoko Azoka 2014

Gatiburen CDak agortu ziren, Berri Txarrakekoekin argazki bat lortzeko ilara eraikinaren kanpoaldetik hedatzen zen, Hesianek inoiz baino gehiago saldu zuen… Euskal musikarentzat plaza ona da Durangoko Azoka, eta aurten ez zen ezberdina izango. Jendez gainezka izan dira tabernak eta Azoka eremu bera (aurreko urtetako joera aldatuz), lau egunak busti dituen euriak Euskal kulturari bultzadatxo bat eman zioen bitartean. Irakurri.

***

Muchachito y sus compadres: Bilbo, 2014-11-14

Katalunia aldeko rumba horrek Muchachito Bombo Infierno taldean izan du azken urteotan emaitzarik onenetarikoa. Joan etorri asko eta gero, 10 musikari eta margolari batez osaturiko taldeak nolabaiteko ospea lortu zuen eta Espainiar estatuan gora eta behera aritu ziren zenbait urtetan. Egia esan, ni neu ez naiz rumba horren zale amorratua, baina talde honek badu zerbait berezia; xelebrekeria bezala, Ingalaterrako eta Frantziako zenbait lagunek (rock gogorraren zale amorratuak) tipo hau ezagutu eta gustuko zutela esango dut, hortaz bakarra ez omen naiz salbuespen horretan. Irakurri.

***

Brendan Benson: Madrid, 2012-5-10, Moby Dick

Brendan Benson tipo jatorra dirudi. Hala ematen du bere letretan, ahotsean eta baita bere bideotan ere. Hori horrela denentz egiaztatzeko asmoarekin hurbildu ginen Madrileko kontzertu honetara. Bidaiak merezi izan zuen. Irakurri.

***

Utzi zure erantzuna!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: